Goimeken bost puntu gakoak, doitasunezko mekanizazioaren soluzioetarako
08-02-2021- Esperientzia, moldakortasuna, erantzun integrala emateko gaitasuna, makinak eta giza talde kualifikatua dira sektore aeroespazialaren eskakizun zorrotzei erantzuteko gakoak
- Danobatgroup industria taldeko enpresak zerbitzu integrala ematen dio bezeroari: lankidetza teknikoa, doitasunezko mekanizazioa, eta berme ziurtagiria ere bai.
Goimeken, Danobatgroup industria taldeko enpresan, sektore aeroespazialerako tamaina eta geometria guztietako piezen doitasunezko mekanizazioan adituak dira. Kalitate handia, zehaztasuna eta zerbitzua dira duela 50 urte baino gehiagotik beraien eguneroko lana gidatzen duten funtsezko hiru ardatzak. Helburua da une oro bezeroaren eskakizunetara egokitzea eta haien gogobetetasuna bilatzea. Kontsultaren bat izanez gero, gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitugu. Sakatu hemen.
Doitasunezko mekanizazioan aitzindari den enpresa sendoa da Goimek. Hauek dira arrakastaren bost gakoak:
1. Esperientzia
Sektore aeroespaziala bezain zorrotza den sektore batek bere eskakizun tekniko zorrotzekin bat datozen soluzioak behar ditu. Goimeken 30 urte baino gehiago daramatzate sektore horri erabateko soluzioak ematen, eta esperientzia horri esker sakon eta zehatz ezagutzen ditu sektore horren berezitasunak eta estandarrak.
2. Moldakortasuna
Horrelako sektore tekniko batean, bikain moldatu beharra dago, une bakoitzean proiektu bakoitzaren eskakizunetara moldatzeko. Bere egiturak aukera ematen dio eskatzen den edozein aldaketari arintasun handiz erantzuteko, prozesu guztien trazabilitatea galdu gabe. Erreaktibotasuna eta malgutasuna, zerbitzurik onena eskaintzeko. Zerbitzu pertsonalizatu baten bila zabiltza? Jarri gurekin harremanetan.
3. Soluzio integrala
Garrantzitsua da ematen den erantzuna integrala izatea. Goimekek bere bezeroei laguntzen die proiektuaren hasieratik egiaztapena eta ziurtapena egin arte. Horrela egiten dute lan:
a. Laguntza teknikoa diseinu fasean: bezeroari laguntzen diote diseinuen fabrikagarritasuna optimiza dezan eta, horrela, soluzio eraginkorrena eta lehiakorrena aurkitzeko.
b. Ingeniaritza konkurrentea: bere berme nagusia da eskakizun handiko hainbat sektoretan landutako doitasunezko mekanizazioko know-howa.
c. Materialen erosketaren kudeaketa: Goimekeko lantaldea arduratzen da erabiliko diren materialen erosketa kudeatzeaz. Titanioa, nikel aleazioak, herdoilgaitzak eta aluminioak dira, besteak beste, material horiek.
d. Mekanizazioa planoan oinarrituta eta eskakizun teknikoen arabera: ideiak ageriko soluzio bihurtzen dituzte. Bezeroen planoetatik abiatuta, proiektu eta produktu bakoitzaren eskakizunen arabera garatzen dute zerbitzua.
e. Tratamendu termikoak eta gainazalekoak: zerbitzu integralaren barruan, tratamendu termikoak eta gainazalekoak kudeatzen dituzte (Alodine 1200, Surtec 650, anodizatuak, Gold plate, Astroblack, etab.)
f. Egiaztapen zerbitzua: Metrologia lantaldeari esker, mekanizazio fase bakoitza zorrotz kontrolatzeko gai dira. Langile kualifikatuen talde hori arduratzen da beharrezko egiaztapenak eta neurketak egiteaz. Nagusiki Zeissekin lankidetzan arituta, aukera zabala eskaintzen du.
g. Berme ziurtagiria: Bikaintasunarekin duen konpromisoarekin bat etorriz, plantillaren % 10 kalitate sailekoa da, eta ehuneko hori oso handia da mekanizazio enpresa batentzat.
4. Makinak
Fabrikazio bitartekoak funtsezko faktore dira mekanizazio enpresa bat aukeratzeko orduan. Goimeken eragiketa eta material bakoitzerako makina espezializatuak dituzte. Doitasunezko mekanizaziorako makinetan teknologiarik aurreratuena dute: funtzio askoko fresatzeko makinak, zutabe mugikorrekoak, 4 eta 5 ardatzeko mekanizazio zentroak, punteatzeko-mandrinatzeko makinak, fresatzeko zubi makinak, artezteko makina lauak, zilindrikoak eta koordenatu bidezkoak.
5. Giza taldea
Proiektu bakoitzean ahalik eta gehien inplikatutako langile kopurua ezinbestekoa da azken soluzioak bezeroaren eskakizunei erantzun diezaien. Lantaldeak trebakuntza handia dauka, eta etengabe prestatzen ari da, eta; besteak beste, goi mailako prozesu ingeniariek, metrologoek eta mekanizazio teknikariek osatuta dago.
Zure eskakizun teknikoak eta epeak betetzen dituen doitasunezko mekanizazio zerbitzu baten bila bazabiltza, eta zerbitzu hori malgua eta arina izatea ere nahi baduzu, guregana jo. Sakatu hemen kontsultaren bat baduzu.