1. Hasiera
  2. Prentsa aretoa
  3. Goimekek zeiss prismo navigator makina eskuratu du doitasun handiko neurketak egiteko
GOIMEKek Zeiss Prismo Navigator makina eskuratu du doitasun handiko neurketak egiteko

GOIMEKek Zeiss Prismo Navigator makina eskuratu du doitasun handiko neurketak egiteko

30-04-2019

GOIMEK doitasunezko mekanizazioan eta mekanizazio handietan espezializatuta dagoen DANOBATGROUPeko kooperatibak zerbitzu-gama handitu du balio eta konplexutasun handiko proiektuetarako, eta doitasun handiko Zeiss makina eskuratu du Mallabiko instalazioan. Fabrikazio-industriaren arloko bezeroen beharrei erantzun sendoa emateko zerbitzu fidagarrien eskaera gero eta handiagoa da merkatuan, eta horri erantzutera dator eskuratze hau.

GOIMEK erreferente bilakatu da bere inguruan doitasunezko mekanizazioen eta mekanizazio handien arloan, kalitate eta doitasun handia bermatzen duten neurketa sistema eta balio handiko baliabide tekniko eta produktiboei esker.

Zeiss Prismo Navigator

Zeiss Prismo Navigator izan da GOIMEKek eskuratutako azken makina, eta doitasun handiko neurketa-zerbitzuari balio handiagoa emateko helburuarekin eskuratu du. Makina horren bertute handienetako bat doitasun maila handia da:

  • Posizionamendua E = 0.9 + L/350 mikra
  • Errepikagarritasuna P = 0.9 mikra
  • Biribiltzea RON = 0.9 mikra
  • Plater banatzailea RT 05-400 = UR3.5 UT3.5 UA3.5
  • Doitasuna honako ARAUAREN arabera: ISO 10360-4

Gainera, hiru dimentsioko Zeiss Prismo Navigator makinak bi buru ezberdin ditu. Alde batetik, VAST GOLD burua, haztatze aktiborako eta abiadura handiko azterketarako. Eta beste alde batetik, XXT zundadun RDS buru artikulatua.

Makinaren beste bereizgarria da laugarren ardatz kontrolatudun plater banatzailea. Horrek ahalbidetzen du doitasun handiagoa eta eskuragarritasun zailetako guneetara hobeto iristea. Beraz, biraketa-piezetarako makina bikaina da.

Neurketetan espezializatutako gunea GOIMEKen

GOIMEKek bere instalazioetan doitasun handiko neurketak egiteko berariazko gunea dauka, eta bertan azken belaunaldiko baliabideak ditu: Zeiss MMZ eta Zeiss Accura koordenatu bidezko neurketa-makinak eta orain Zeiss Prismo berria. Baliabide horiek aire girotudun gelan daude, bezeroek eskatutako kalitate altueneko neurketak bermatzeko. Baliabide horiek zerbitzu sorta zabala eskaintzea ahalbidetzen dute:

  • Pieza eta multzoen neurketa
  • Forma eta zimurtasunen neurketa
  • CADen oinarritutako ikuskapena
  • Prototipo eta lehen laginen ikuskapena
  • 3D ikuskapena (Zeiss Calypso softwarearekin)

GOIMEKi buruz:

GOIMEKek, DANOBATGROUPeko kooperatiba da eta doitasunezko mekanizazioan eta mekanizazio handietan espezializatuta dago. Zerbitzu osoa eskaintzen du, eta hornikuntza-kate osoaren kudeaketaz arduratzen da; lehengaiaren erosketa, piezaren mekanizazioa, tratamendu termikoa/gainazalekoa, pintura eta mekanizatutako piezaren ikuskapen eta ziurtapena. Doitasunezko piezen mekanizaziora bideratuta dago negozioa, eta sektore ezberdinetarako mekanizatzen dute: aeroespaziala, makina erreminta, haize-energia, ekipamenduko ondasunak…

Soluzio osoen eskaintzaren bidez, GOIMEKek bere bezeroei mekanizatutako piezen hornikuntza-katearen behar guztiei erantzuten die, kalitate eta doitasun handiarekin.

Fabrikazio-instalazioak Itziar-Debako industriagunean eta Mallabiko Goitondo industriagunean daude. Itziarko planta pieza bakarreko eta seriatuko mekanizatu handietan espezializatuta dago, eta Mallabikoa material berezien geometria konplexuen artezketan eta mekanizazioan.

 

Eskatu aurrekontua * daukaten eremuak derrigorrez bete behar dira