1. Hasiera
  2. Prentsa aretoa
  3. Goimekek bere mekanikazio ahalmena handitu du, soraluceren azken belaunaldiko makina multiataza batekin
GOIMEKek bere mekanikazio ahalmena handitu du, SORALUCEren multiataza batekin

GOIMEKek bere mekanikazio ahalmena handitu du, SORALUCEren multiataza batekin

30-09-2016
  • Estrategikoki, enpresa sektore zorrotzetako pieza estrategikoen mekanizaziorako prozesu aurreratuak eskaintzearen aldeko apustua egiten ari da, bezero bakoitzaren premietara egokitutako soluzio pertsonalizatuak diseinatuz, eta apustu estrategiko horren zatia da inbertsio hau.
  • Makinen parkea handitzea da 4.0 fabrikazioaren aldeko apustuaren beste elementu bat, zeinaren bidez ekipo guztiak elkarrekin konektatuta egotea bilatzen baita, balio erantsi handiko piezen gero eta eskaera handiagora modu malguagoan egokitzeko.

GOIMEKek, DANOBATGROUPen barruan dagoen eta doitasunezko mekanizazio lanetan eta mekanizazio handietan espezializatuta dagoen enpresa baita, SORALUCE FS-16000 azken belaunaldiko mekanizazio zentro multiataza erosi du, eta erosketa horrekin produkzio ahalmen gehiago edukiko du.

Erosketa berri horri esker, kooperatibak egun dituen produkzio ahalmenak handituko ditu eta, horrez gain, gaur egun duen kalitate zerbitzua indartuko du doitasun handia behar duten piezetan. Era berean, inbertsioarekin egun dituen ahalmen sorta zabaldu ahal izango du, eta artezketa eta fresaketaz gain torneaketa eragiketak ere eskaini, izan ere, orain arte enpresaren makina parke zabalean ez zen teknologia berri hori eskaintzen.

Makina berriak neurri eta konplexutasun tekniko handiko piezen mekanizazioan estandarrik handienak lortzea ahalbidetuko dio Goimeki, oso sektore zorrotzetako pieza handietan askotariko forma eta tamainak mekanizatzeko aukera emango baitio.

SORALUCE FS-16000 modeloa ahalmen handiko makina da, bai landu ditzakeen pieza tamainei dagokienez bai egiteko gai den eragiketa motei dagokienez. Luzetara 16000 mm-ko ibiltartea egiten du; bertikalki 3600 mm eta zeharka 1500 mm; Ibiltarte horiek dituela, makinak bi lan estazio ditu eta bi mahai, SORALUCEk diseinatu eta fabrikatutakoak, fresaketa eragiketetarako errotazio eta traslazioko mahai batekin eta errotazio eta traslazio mugimenduak egiten dituen torneaketa mahai batekin.

Makina multiatazarekin mekanizazio prozesu bat baino gehiago egin daitezke makina bakarrean, baita torneaketa, fresaketa, mandrinaketa, zulaketa eta hariztaketa ere, tamaina eta forma desberdineko osagai askotarako eta eraginkortasunez eta doitasunez egin ere. Horretarako fresaketa eta torneaketa lanetarako SORALUCE H1000 burua du, 5 ardazdun buru jarrai bat aurpegi konplexuak mekanizatutakoa hain zuzen ere, zehaztasun handiko interpolazioak egiteko gaitasunarekin eta abiadura handiko artikulazioetara indexatuta. SORALUCE H100 buruak txirbil harroketarako gaitasun handia eskaintzen du 46 kW-eko potentziarekin, 1530 Nmko momentuarekin S1en eta 7000 bira minutuko.  Buruak ardatza blokeatzeko sistema du eta honi esker torneaketa operazioak egiteko aukera ematen da.

Era berean, makinak automatizazio maila handia lortzen du, buruak eta tresnak automatikoki aldatzeko sistema bat baitu biltegi bakarrarekin. Gainera, tresnak identifikatzeko sistema bat du, Balluf sistema, zehazki.

Makina oso-oso egokikorra da, bere diseinu modularrari esker, eta osagarrien gama zabala dago makinarako. Hori horrela, makina bezeroaren premietara egokitu daiteke, eraginkortasun eta doitasun handiz.  Horrez gain, makinaren zutabe mugikorrak mekanizazioa mugimendu pendularrean egiten uzten du, bai eta piezak mekanizatzea/kargatzea batera egiten ere.

Diseinua egonkorra eta zurruna duenez, doitasuna eta produktibitatea ahalik eta handienak dira neurri handiko osagaien mekanizazioan. Makinak, zeinak potentzia eta ebaketa abiadura ezin hobeak baititu, mekanizazio emaitza hobeak ditu, transmisio sistema dinamikoa duelako eta gida eta moteltze sistemak konbinatzen dituelako.

Belaunaldi berriko makina da, hau da, makina osorik berrikusi ondoren eta erabiltzailearen ikuspuntua aintzat hartuta sortutako makina da. Operatiboki efizienteagoa da eta makina globalaren kontzeptua garatu da, makina ez ezik laneko gune osoa ere aintzat hartzen du eta.

SORALUCEk garatutako azken teknologiak ere baditu makinak, esaterako hau: DAS sistema, hau da, Dynamics Active Stabiliser delakoa. gailu horrek makinen zurruntasun dinamikoa aktiboki areagotzen du, eta ebaketa ahalmena %300 ere handitzen du, mekanizazio prozesuan gertatzen diren bibrazioak gutxitzen ditu eta.

SORALUCE FS-16000 fresatzeko-mandrinatzeko makinak, gainera, “4.0 Industria´ kontzeptuaren barruan sartzen diren elementu teknologiko batzuk ditu, zehazki, «cloud computing»-ean oinarritutako monitarizazio pakete oso batean gautzatzen diren elementuak. Besteak beste, erabilgarritasun hauek ditu: makinaren egoera denbora errealean ikustea; abian dagoen mekanizazio programa baten egoerari buruzko informazioa; energiaren kontsumoa, mekanizazio zikloen portaera, eta instalazioen zaintzarako funtsezkoak diren seinaleen diagnostikoa.

Horrekin guztiarekin, GOIMEKek aurrerapauso handia eman du bere mekanizazio eskaintza handituta, bai ohiko bezeroentzat  bai sektore bezero berrientzat.  

Eskatu aurrekontua * daukaten eremuak derrigorrez bete behar dira