Goimek eta Latz, MetalMadrid azokan erakusketari
12-11-2021Azaroaren 17an eta 18an, Goimek eta Latz, Danobatgroup industria taldeko enpresak, METALMADRID 2021 azokan egongo dira erakusketari. Azoka liderra da berrikuntza industrialean, eta urtero, soilik 2 egunetan, gaurko eta biharko industriarako azken aurrerapenak eta nobedadeak aurkezten dira bertan. Edizio honetan negozioetako bakoitzak stand propioa izango du, eta hantxe doitasunezko mekanizazioen eta ebaketarako erreminten alorretan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakutsiko dituzte.
Goimek, doitasunezko mekanizaziorako soluzioak
Goimekek sektore zorrotzen pieza estrategikoetarako (sektore aeroespazialaren, energetikoaren edo ekipo ondasunen sektorearen piezetarako, esaterako) eskaintzen dituen doitasunezko mekanizazioen eta mekanizazio handien zerbitzu guztien gaineko informazioa emango du 5G29 standean.
Goimekek doitasunezko mekanizazioetan eta hainbat sektoretarako mekanizazio handietan esperientzia zabala du, bai eta espezializatutako teknikari talde bat ere, eta espezialista da askotariko pieza tamainak eta pieza motak eta eskakizun zorrotzak dituzten materialak mekanizatzeko soluzioak eskaintzen. Enpresak trebakuntza handiko pertsona taldea du, proiektu bakoitzean ahalik eta gehien inplikatua, eta piezen fabrikazio eta neurketa zuzena gidatzen duen ingeniaritzako taldea, azken soluzioak bezeroaren eskakizunei erantzun diezaien. Era berean, Goimekek mekanizatutako piezen hornikuntza katearen behar guztiak biltzen ditu, lehengaia erosten den unetik mekanizatutako piezak egiaztatzen eta ziurtatzen diren arte.
Latz, ebaketarako erremintak
Latzek bere erreminta estandarren gama, aeronautika sektorerako dituen erremintak eta erreminta berezien sorta zabala aurkeztuko ditu 7F31 standean. Horrez gain, Latzek bere 2022ko Katalogo berria aurkeztuko du, produktuen gama zabalagoarekin, eta katalogo berri horrekin bere eskaintza nabarmen indartu du.
Latzek ebaketarako erreminta estandarrak eta bereziak eskaintzen ditu, altzairu lasterrean eta metal gogorrean eginak, industria sektore nagusientzat: automobilgintza, aeronautika, ekipamendu ondasunak, etab. Gure erreminta sorta zabala eta gure esperientzia zabala batu dira punta puntako industriei irtenbiderik onenak eskaintzeko.
Latzen erremintak ezagunak dira oso doiak eta oso fidagarriak direlako eta abangoardiako teknologia erabiltzen dutelako.