Goimek, Latz eta Danobatgroupeko xafla eraldaketako dibisioa, Metalmadrid 2019 azokan erakusketari
21-11-2019Azaroaren 27an eta 28an, Danobatgroup-eko hainbat negozio unitate METALMADRID industri azokaren hamargarren edizioan egongo dira erakusketari. Negozio unitate bakoitzak stand propioa edukiko du, eta xafla eraldaketaren, doitasunezko mekanizazioen eta ebaketa tresnen alorretan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakutsiko dituzte bertan.
Xafla eraldaketako soluzioak
Danobatgroupeko xafla eraldaketako dibisioak eraldaketa metalikorako soluzioetan azken nobedadeak aurkeztuko ditu 5H12 standean. Zehazki, lerro automatizatu eta malguetan duen eskaintza zabala aurkeztuko du, nabarmenduz bobina metalikoz elikatzen den zuntz laser bidezko ebaketa lerroko DANOBAT LB modeloa. Soluzio berri honen helburu nagusia da prozesatu beharreko materialean asko aurreztea eta produktibitatea asko handitzea, makina jarduerarik gabe dagoen denborak murriztuz.
Danobaten sistema horiek guztiak bezero bakoitzaren premietan oinarrituta osatzen eta automatizatzen dira; beraz, Danobatek estaltzen dituen xafla eraldatzeko aplikazioak benetan zabalak dira.
Doitasunezko mekanizazioko soluzioak
Goimek-ek aeroespaziala, energetikoa edo ekipo ondasunena bezalako sektore zorrotzen pieza estrategikoetan doitasunezko mekanizazioak eta mekanizazio handiak egiteko zerbitzu guztien gaineko informazioa emango du 7F54 standean.
Azpimarratzekoa da Goimekek balio altu eta konplexutasun handiko proiektu zorrotzei zuzendutako zerbitzuen gama zabaldu zuela, doitasun handiko Zeiss neurketa makina berri bat gehituz Mallabiako instalazioetan. Erosketa berri honekin, balio altuko baliabide teknikoekin eta kalitate eta doitasun handia bermatzen duten ekoizpen bitartekoekin batera, Goimek bere ingurunean doitasunezko mekanizazio eta mekanizazio handietako erreferenteetako bat bezala posizionatzen da. Izan ere, Zeiss Prismo Navigator hiru dimentsioko makina nabarmentzen da daukan doitasun maila handiagatik eta irisgarritasun zailekoak diren eremuetara iristeko gaitasunagatik, makina ezin hobea bilakatuz baita erreboluzio piezetarako ere.
Ebaketa tresnak
Latz-ek, ebaketarako tresnetan espezializatuta dagoen Danobatgroupeko negozio arloak, bere tresna estandarren gama, aeronautikako sektorerako dituen tresnak eta tresna berezien gama zabal bat aurkeztuko du 5H10 standean. Latzen tresnak ezagunak dira oso doiak eta oso fidagarriak direlako eta abangoardiako teknologia erabiltzen dutelako. Bere tresna gama zabala eta bere esperientzia handia elkartzen ditu punta-puntako industriei soluziorik hoberenak eskaintzeko, hala nola automobilgintza edo aeronautika.
Gainera, 1978tik Latz-en aholkularitza eta zerbitzu teknikoa eskaintzen da, ekoizpen erronka zorrotzenei erantzuteko soluzio pertsonalizatuekin, tresna berezien diseinu eta fabrikazioa, tresnak birzorrozteko zerbitzua eta B2B zerbitzua online denda-ren bidez.