1. Hasiera
  2. Prentsa aretoa
  3. Danobatgroupeko zehaztasun handiko mekanizazio negozioa parisen egingo den midest 2015 erakustazokan izango da azaroaren 17tik 20ra bitartean
Parisen MIDEST 2015 erakustazoka azaroaren 12tik 20ra bitartean

DANOBATGROUPeko mekanizazio negozioa MIDEST 2015 erakustazokan azaroaren 12-20 bitartean

11-11-2015

DANOBATGROUPen kokatuta dagoen Goimek Koop. E.k, zehaztasuneko mekanizazio lanetan eta mekanizatu handietan espezializatuta dagoenak MIDEST 2015eko U161 6. Hallean jarriko du ikusgai bere eskaintza, urtero Parisen egiten den mundo mailako industria azpikontratazioko erakustazoka garrantzitsuenetarikoan hain zuzen ere.

Erakusketa hau oso garrantzitsua da negozio unitate honentzako Frantziako aeronautika merkatua baita merkatu nagusia mekanizazio arinean eta Frantziako merkatua hurbiltasunagatik esportazio merkatu naturala eta baita eskaintzen duen zerbitzu mota ere eta mekanizazio astuna garatzeko merkatua ere bai, batez ere equipo ondasunen sektoreari dagokionean.

Enpresak mekanizazio lan arin eta astunak egiteko zebitzua eskainiko du balio erantsi altuko soluzioak eskainiz precio lehiakorrean bezeroarentzat.

Mekanizatu arineko eskaintza ondorengoengatik bereizten da: prototipoetan eta serie laburretan duen espezializazioa, Titanioa, inconel-a, inox etab. gisako material konplexuak mekanizatzean esperientzia eta aluminiozko piezetan esperientzia zabala.

Mekanizatu astuneko eskaintzari dagokionean neurri handiko mekanizazioa aipatu behar da (60Tn artekoa), serie laburrak, ertainak eta luzeak fabrikatzeko espezialitatea eta 6m luzerako piezetan berifikazioak tridimentsionalean egiteko aukera, eta horretaz gain makina erreminta arloko piezen espezializazioa, entregatzeko epea eta zehaztasuna bermatzen dute.

Goimek Koop. E.ak zerbitzu integrala eskaintzen du, hornikuntza kate guztia barne, lehengaia erostetik hasi, piezaren mekanizazioa bera, tratamendu termiko/azalekoa eta pintura mekanizatutako piezaren berifikazioa eta egiaztagiria eskainiz.

Negozioak zehaztasuneko piezak mekanizatzera bideratu du bere jarduera sektore ezberdinetarako, makina erreminta, aeronautika, energia eolikoa eta trena besteak beste.

Eskatu aurrekontua * daukaten eremuak derrigorrez bete behar dira