1. Hasiera
  2. Prentsa aretoa
  3. Danobat eta goimek kooperatibek urrezko eta zilarrezko bikain ziurtagiria lortu dute hurrenez hurren
DANOBAT eta GOIMEK kooperatibek urrezko eta zilarrezko BIKAIN ziurtagiria lortu dute hurrenez hurren

DANOBAT eta GOIMEK kooperatibek urrezko eta zilarrezko BIKAIN ziurtagiria lortu dute hurrenez hurren

14-12-2017

DANOBAT  eta GOIMEKeko ordezkariek abenduaren 13an jaso zuten BIKAIN ziurtagiria Euskalduna Jauregian Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea buru zirela egindako sari banaketa ekitaldian.

DANOBATGROUPeko enpresak apustu garrantzitsua ari dira egiten kooperatibetan euskararen erabilera handitu, normalizatu eta kudeatzeko lanetan. Horren adierazgarri da enpresa taldeak gizartearekiko konpromisoaren baitan euskararekiko daukan erantzunkidetasuna, bai eta azken hogei urteetan euskararen erabilera handitzeko helburuarekin eman dituen urratsak ere.

DANOBATek Ibilbide luzea du BIKAINi dagokionean. Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren sorreran, 2008an zilarrezko BIKAIN jaso bazuen ere, 2017an Eusko Jaurlaritzak bideratutako EUSLAN egitasmoaren baitan finkatutako erronka izan da urrezko ziurtagiria lortzea, eta bi eguneko ebaluazioaren ondoren emaitza urrezko ziurtagiria aitortu zaiola izan da. Honek DANOBAT urrezko BIKAIN ziurtagiria lortu duen lehenengo Debabarrenako industria enpresa bilakatzen du.

GOIMEK kooperatiba berriz, lehenengo aldiz aurkeztu da ebaluazio prozesu honetan. Azaroan bi egunez ebaluatzaile taldearen presentzia izan ondoren euskararen presentzia, erabilera eta hizkuntza-kudeaketa ebaluatzeko puntuazio altuarekin lortu du zilarrezko Bikain, 10 urtetako ibilbidea duen kooperatiba honek.

BIKAIN Eusko Jaurlaritzak Euskalitekin lankidetzan ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du, hain zuzen ere. Ziurtagiriaren ia hamar urteko ibilbidean, 500etik gora izan dira ziurtagiri honen jabe egin diren erakunde publiko zein pribatuak, bai zerbitzu alorrekoak bai eta industriakoak ere.

Taldea osatzen duten beste kooperatiba batzuk ere badira zilarrezko ziurtagiriaren jabe, izan ere IK4-Ideko Teknologia zentroak 2016an eskuratu baitzuen eta SORALUCE eta LATZ kooperatibek 2015ean.

Kooperatiba taldeak euskararen normalizazio prozesuan ezinbesteko bidelagun izan nahi du, eta indarberrituta dago hizkuntzen kudeaketan lanean jarraitzeko, euskarari dagokion garrantzia eta lehentasuna emanda.

DANOBAT GOIMEK BIKAIN ziurtagiria
Eskatu aurrekontua * daukaten eremuak derrigorrez bete behar dira