- Estrategikoki, enpresa sektore zorrotzetako pieza estrategikoen mekanizaziorako prozesu aurreratuak eskaintzearen aldeko apustua egiten ari da, bezero bakoitzaren premietara egokitutako soluzio pertsonalizatuak diseinatuz, eta apustu estrategiko horren zatia da inbertsio hau.
- Makinen parkea handitzea da 4.0 fabrikazioaren aldeko apustuaren beste elementu bat, zeinaren bidez ekipo guztiak elkarrekin konektatuta egotea bilatzen baita, balio erantsi handiko piezen gero eta eskaera handiagora modu malguagoan egokitzeko.
GOIMEKek, DANOBATGROUPen barruan dagoen eta doitasunezko mekanizazio lanetan eta mekanizazio handietan espezializatuta dagoen enpresa baita, SORALUCE FS-16000 azken belaunaldiko mekanizazio zentro multiataza erosi du, eta erosketa horrekin produkzio ahalmen gehiago edukiko du.
Erosketa berri horri esker, kooperatibak egun dituen produkzio ahalmenak handituko ditu eta, horrez gain, gaur egun duen kalitate zerbitzua indartuko du doitasun handia behar duten piezetan. Era berean, inbertsioarekin egun dituen ahalmen sorta zabaldu ahal izango du, eta artezketa eta fresaketaz gain torneaketa eragiketak ere eskaini, izan ere, orain arte enpresaren makina parke zabalean ez zen teknologia berri hori eskaintzen.