GOIMEK kooperatibak zerbitzu-gama handitu du balio eta konplexutasun handiko proiektuetarako, eta doitasun handiko Zeiss makina eskuratu du Mallabiko instalazioan.
GOIMEK, DANOBATGROUPeko kooperatiba eta zehaztasun maila altuko mekanizatuetan eta 63Tn arteko mekanizazioetan espezializatuta dagoenak, apirilaren 2tik 4ra bitartean Bilbao Exhibition Centren egingo den WindEurope erakustazokan erakusgai izango ditu bere gaitasunak Hall 1eko A47 Stand-ean.
DANOBATGROUPko kide den eta doitasunezko mekanizazioetan eta mekanizazio lan handietan espezializatutako GOIMEK kooperatibak bere eskaintza aurkeztuko du 2018ko MIDEST azokan, 1C hall-eko, C68 standean. MIDEST azoka urtero Parisen egiten den industria-azpikontrataziorako munduko azokarik garrantzitsuenetako bat da. Azoka honek garrantzia handia dauka negozio-unitate horretarako, izan ere Frantzia bere esportaziorako merkatu naturala da bai gertutasunagatik eta baita eskaintzen duen zerbitzu motagatik ere.
DANOBAT eta GOIMEKeko ordezkariek abenduaren 13an jaso zuten BIKAIN ziurtagiria Euskalduna Jauregian Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea buru zirela egindako sari banaketa ekitaldian.
DANOBATGROUPeko enpresak apustu garrantzitsua ari dira egiten kooperatibetan euskararen erabilera handitu, normalizatu eta kudeatzeko lanetan. Horren adierazgarri da enpresa taldeak gizartearekiko konpromisoaren baitan euskararekiko daukan erantzunkidetasuna, bai eta azken hogei urteetan euskararen erabilera handitzeko helburuarekin eman dituen urratsak ere.
Azaroaren 15ean eta 16an, DANOBATGROUPeko hainbat negozio unitate METALMADRID industri azokaren hamargarren edizioan egongo dira erakusketari. Negozio unitate bakoitzak stand propioa edukiko du, eta xafla eraldaketaren, doitasunezko mekanizazioen eta ebaketa tresnen alorretan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakutsiko dituzte bertan.
Digitalizazioan erreferentzia diren enpresen eta Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainen arteko lankidetza sustatzeko asmoarekin, GOIMEKek, doitasun handiko mekanizazioan espezializatutako enpresak, 4.0 Industrian zein gaitasun dituen aurkeztu du gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaritza baten aurrean egindako ekitaldian.
GOIMEKek, DANOBATGROUPen barruan dagoen doitasunezko mekanizazioan eta mekanizazio handietan espezializatutako kooperatibak, ate irekien eguna ospatu zuen pasa den larunbatean, kooperatibako langileen eta taldekoen arteko harremanak sendotzeko. 90 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten ekitaldian. Enpresak, zeina besteak beste sektore aeroespazialerako edo energiaren sektorerako balio erantsi handiko piezen mekanizazioan espezializatuta baitago, Itziarren eta Mallabian dituen instalazioen ateak ireki zituen langileentzat eta langileen senide eta lagunentzat.
Kooperatibak garatzen duen jarduera hobeto ezagutzeko aukera eduki zuten bisitariek, baita kooperatibak erabiltzen dituen ekipamenduak, teknologiarik aurreratuena dutenak, eta doitasun eta produktibitate handiko makinak eta azken belaunaldiko egiaztapen sistemak ere.
GOIMEKek, DANOBATGROUPeko kooperatiba denak eta doitasunezko mekanizazioan eta mekanizazio handietan espezializatuta dagoenak, www.goimek.com webgunea berritu du. Diseinu erakargarriagoa eta modernoagoa dauka webgune berriak, eta ezin hobe bistaratu daiteke gailu ugaritan; beraz, erabiltzaileek ordenagailua, eramangarria, smartphone edo tableta erabili dezakete webgunean sartzeko.
Webgune berrian informazio zehatza dago GOIMEKek eskaintzen dituen zerbitzuen eta dauzkan mekanizazio makinen gainean, mekanizatu ohi dituzten piezen adibideen irudiak agertzen dira, eta bezero dituen sektoreen gaineko informazioa ematen da, besteak beste.