Doitasun altuko neurketa zerbitzua eskaintzen dugu, balio eta konplexutasun handiko proiektuetarako. GOIMEKen bezeroei zerbitzu bikaina ematen diegu, kalitate eta doitasun altua bermatzen duten balio handiko gure baliabide tekniko eta produktiboei esker.
Neurketa guztiak kalitate berme guztiekin egiteko, neurketa arloak azken belaunaldiko baliabideak ditu aire-girogailudun gela batean. Doitasun altuko baliabideen artean koordenada bidezko neurgailuak ditugu (Zeiss Prismo, Zeiss MMZ eta Zeiss Accura), eta horiekin zerbitzu-sorta zabala eskaintzen dugu. Beste batzuen artean:
• Pieza eta multzoen neurketa
• Forma eta zimurtasunen neurketa
• CAD bidezko ikuskapena
• Prototipo eta lehen laginen ikuskapena
• 3D ikuskapena Zeiss Calypso softwarearekin